
103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (751 KB - 76 orri.)
- EPUB (2238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2671
IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria izapidetzeko prozeduren 4501. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, bost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jakinarazpen pertsonala egiteko.
Epe horretan agertzen ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazten diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
RSS