Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2669

EDIKTUA, kalte-galeren ordainari buruz bideratutako 1066/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1066/2013 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Judizio horretan 16-07-2014 epaia eman da; horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio.

Turihoteles Vacations Club SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazten den ebazpenean bertan adierazten den moduan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala