Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2665

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 15ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak ematen zaizkie, 2019ko ekitaldian funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaindu ditzaten.

Kontsumobideko zuzendariaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2019ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Hiru erakundek eskabidea aurkeztu zuten 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak 2019ko apirilaren 12an egindako proposamena.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuetarako; 389.545,78€ guztira, honako erakundeen artean eta honela banatuta:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Elkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

3.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala