
103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2660
AGINDUA, 2019ko maiatzaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Mertxe Urrutia Diaz de Guereñu anderea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea xedatzen baita.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Mertxe Urrutia Diaz de Guereñu anderea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea (520010 kodea, 188 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2019ko maiatzaren 27tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 27a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS