
102. zk., 2019ko maiatzaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2634
404/2019 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Osasun Mentaleko Erizaintzako Osasun-Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren hautaketa-batzordea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 14an eman zuen 38/2019 Ebazpenaren bidez (otsailaren 1eko EHAA, 23. zenbakia), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Osasun Mentaleko Erizaintzako Osasun-Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.
Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Osakidetzako zuzendaritza nagusiak izendatuko du hautaketa-batzordea.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa-batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Osasun Mentaleko Erizaintzako Osasun-Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko. Hauek izango dira batzordekideak:
Batzordeburua: Inmaculada Moro Casuso.
1. batzordekidea: Sabino Sarrionaindia Azaola.
2. batzordekidea: Gloria Gutierrez de Teran Moreno.
3. batzordekidea: Jose Manuel Granada López.
4. batzordekidea: Begoña Morales Domaica.
5. batzordekidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Belén García Sobrón.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
RSS