Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2629

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita isurketa baimentzeko prozedurako audientzia.

Aipatutako akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jabari Publikoko Urguneen araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 249. artikuluarekin bat etorriz, espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen bulegoan (Forondako Atea 9, 01001 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen den interesdunak jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Hamar eguneko epean alegazioak aurkez daitezke, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 16a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala