Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2597

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Euskotreneko EMU Serie 900 trenbideko material mugikorreko mantentze-zerbitzuaren kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10027538.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko EMU Serie 900 trenbideko material mugikorreko lehen eta bigarren mailako mantentze-zerbitzuaren kontratazioa.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: urte 2, zerbitzuak ematen hasteko akta sinatzen denetik, eta 2022ko martxoaren 16ra arte luzatzeko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua zortzi milioi hirurehun eta laurogeita hamaika mila ehun eta hirurogei (8.391.160,00) eurokoa da, BEZik gabe.

Kontratuaren balio zenbatetsia, argitalpen ondorioetarako, handitzeak barne, 11.879.228,75 eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Urte birako guztira aurreikusitako zenbatekoa esleitzen da: 8.383.180,00 euro, BEZik gabe, honela zatitua:

– P2 esku-hartzearen prezioa tren unitate bakoitzeko: 29.870,00 euro.

P2 motako 14 berrikuspen aurreikusten dira, gehienez. Benetan egindako berrikusteak bakarrik fakturatuko dira, ezarritako esku-hartze unitateko prezioan oinarrituta.

– Urteko mantentze-prezioa, guztira: 3.817.500,00 euro, esleitutako tren unitateko urteko mantentze-prezioaren arabera: 127.250,00 euro/TU, hori dela-eta honako hau da eguneko prezioa/TU (TUEP): 348,63 euro. Mantentzearen hileko fakturazioa baldintza teknikoan «Baldintza ekonomikoak» 6. atalean adierazitakoaren araberakoa izango da.

Urteko guztizko prezioan, 45.000,00 euro izango dira «Bandalismo txikietarako».

– Istripuak, bandalismo handia eta hobekuntzak: 330.000,00 euro, PPT-ko 4.5 atalean zehaztutako lanetarako, pleguak baztertutako lanak.

Euskotrenek benetan egindako, eskatutako eta onartutako zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira.

Horrez gain, mantentze-orduako esku-laneko unitateko prezio hauek esleitzen dira, 4.4, 4.5 ataletako lanetarako, edo Euskotrenek behar dituenetarako:

– Laneguneko eguneko ordu ofizialaren prezioa: 56,14 euro/ordua.

– Laneguneko gaueko ordu ofizialaren prezioa: 57,18 euro/ordua.

– Jaiegunetako eguneko ordu ofizialaren prezioa: 70,98 euro/ordua.

– Jaiegunetako gaueko ordu ofizialaren prezioa: 71,98 euro/ordua.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 7a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala