Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2593

IRAGARKIA, zeinaren bidez Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari dei egiten baitzaio, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen Proposamenaren berri emateko. Ebazpen proposamen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari (Espedientea: LIQU-2018-0014).

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko egiaztapen mugatuko prozeduraren ebazpen-proposamena, Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresak 2016. urtean zehar kontsumitutako edo erabilitako urari dagokion uraren kanonarekin lotuta, titularra edo erabiltzaile zuzena den euri-aprobetxamenduan.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu zen, baina, Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik, ez zuen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresaren legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen Proposamena jakinarazteko, aurrez aurreko agerraldian Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) helbidean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 2a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala