Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2588

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 14/2018 zehapen-prozeduran emandako ebazpena.

Bar Nebbia (Zapatari kalea 36, Vitoria-Gasteiz, Araba) establezimenduaren titularrari (AIZ: X1766546P) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2019ko apirilaren 1ean zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena eman dela, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko oharrak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean, jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala