Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2581

EDIKTUA, 818/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 818/2018 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Judizio horretan, 2019-02-22an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Ikusi dira 818/2018 judizio arruntaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu da prozedura, auzi-ihesean den José Manuel Ares Vázquezen aurka, Damborenea prokuradoreak eskatuta –«Iberdrola Clientes, S.A.U.» sozietatearen ordezkari gisa–, Pelaez letraduaren laguntzarekin –ordezkoa–.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko judizio arrunteko demanda. Epaitegi honetan bideratu da prozedura, auzi-ihesean den José Manuel Ares Vázquezen aurka, Damborenea prokuradoreak eskatuta –«Iberdrola Clientes, S.A.U.» sozietatearen ordezkari gisa–, Pelaez letraduaren laguntzarekin –ordezkoa–.

Horrenbestez, José Manuel Ares Vázquez kondenatzen dut «Iberdrola Clientes, S.A.U.» sozietateari honako zenbatekoak ordaintzera: 27.448,55 euro, gehi 2018ko uztailaren 30etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan ezarritakoa, ebazpen honetako kondenatik aurrera.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bedi.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0010 0000 04 0818 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Manuel Ares Vazquez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala