Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2580

EDIKTUA, 1268/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1268/2018 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2019-04-26an, zeinak amaiera eman baitio prozesuari. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote hitzez hitz:

Ikusi ditut 1268/2018 judizio arrunteko auto hauek, gauza komun bat zatitzeko. Landa prokuradoreak eskatuta egin dira, Rafael Osorio Obando ordezkatuz, Pablos letraduak lagunduta, auzi-ihesean den M.ª del Pilar Sigüenza Esteban-en aurka.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut gauza komun bat zatitzeko judizio arruntaren demanda. Landa prokuradoreak egin du, Rafael Osorio Obando ordezkatuz, Pablos letraduak lagunduta, auzi-ihesean den M.ª del Pilar Sigüenza Esteban-en aurka. Kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot.

Maria Del Pilar Sigüenza Esteban demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala