Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2579

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 697/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko prozedura.

Ediktuaren hartzailea: Francisco Javier Noble Goicoechea.

697/2018 hitzezko judizioaren prozedura Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Francisco Javier Noble Goicoechearen aurka, zeina auzi-ihesean baita, ez dakigu non. Bada, bi mila eta hemezortziko abenduaren bian, epaia eman da.

Demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena Francisco Javier Noble Goicoecheari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2019ko apirilaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala