Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2578

EDIKTUA, 862/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegi honetan bideratu den 862/2018 hitzezko judizioan epaia eman da, 2019ko apirilaren 23an, eta epai hori irmoa da eman zen egunetik.

Aitor Camarena Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, eta legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau ematen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzkoa, indargabetzen duena.

Bilbao, 2019ko apirilaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala