Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2574

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 934/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 934/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Isabel Villar Bautista.

Abokatua: Alberto Modrego Revilla.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Demandatua: Jose Luis Villar Bautistaren eta Francisca Parejo Jimenezen jaraunspen jasogabea.

Gaia: gauza komun bat zatitzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-13an. Hona hemen epaitza:

54/2019 Epaia

Epaile-magistratua: Julia Sauri Martin.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemeretziko otsailaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Maria Isabel Villar Bautista.

Abokatua: Alberto Modrego Revilla.

Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Jose Luis Villar Bautistaren eta Francisca Parejo Jimenezen jaraunspen jasogabea.

Judizioaren gaia: gauza komun bat zatitzea.

EPAITZA

Baiesten dut Verónica Vázquez Fontao prokuradoreak María Isabel Villar Bautistaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Jose Luis Villar Bautistaren eta Francisca Parejo Jimenezen jaraunspen jasogabearen aurka, XXXXX, XXXXX eta XXXXX Villar Parejo haien seme-alabak ordezkatuz. Horrenbestez, kostuei buruz berariaz ezer adierazi gabe, hau deklaratzen dut:

1.– Iraungita dago alderdiek duten etxebizitzen jabekidetza. Hona hemen: 1) Hiri-etxebizitza: Antonio Miranda kalea 5, Barakaldo; Barakaldoko Jabetza Erregistroan inskribatua: 1484 liburukia, 289 liburua, 126 orria, 18.218 finka.

2) Hiri-etxebizitza: San Frantzisko auzunea 3, Medina de Pomar; Villarcayoko Jabetza Erregistroan inskribatua: 1.309 liburukia, Medina de Pomar-eko 41 liburua, 164 orria, 4.550 finka.

Deskribatutako higiezinak zatiezinak dira.

2.– Egin dadila higiezin horien salmenta enkante publikoan kanpoko lizitatzaileen esku-hartzearekin, eta bertan lortutako produktua, dagozkion gastuak kendu eta gero, banatu dadila jabekideen artean, komunitateko jabe bakoitzaren eskubidearekin proportzioan, eta balio beza auzi-jartzaileak formulatutako tasazioak enkanterako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:353200004093417. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Luis Villar Bautista eta Francisca Parejo Jimenezen jaraunspen jasogabea diren Idoia Villar Parejo, Ainhoa Villar Parejo eta Gonzalo Villar Parejo demandatuen gaur egungo bizilekua zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea. aipatutako ebazpena Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala