Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2573

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 344/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

EPAITZA

Baietsi egiten da guraso eta seme-alaben arteko harremanen demanda, zeina prokuradoreak eskatu baitu, Yuri Karina Izaguirre Contreras-en izenean eta hura ordezkatuz, Jorge Alberto García Hernandez-en aurrean. Horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzen dira:

1.– Yuri Karina Izaguirre Contreras amari esleitzen zaio, modu esklusiboan, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen guraso-ahala. Zehazki, baimena ematen zaio modu esklusiboan egiteko bizilekua, naziotasuna, NANa, pasaportea eta adingabeek behar duten beste edozein agiri ofizial lortzeko izapideak, bai eta osasunaren eta hezkuntzaren arloko eta adingabeentzat onuragarriak diren bestelako erabakiak hartzeko ere.

2.– XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Yuri Karina Izaguirre Contreras amari ematen zaizkio.

3.– Jagoletza ez duen gurasoaren alde ez da bisita- eta komunikazio-erregimenik ezarriko.

4.– Jorge Alberto García Hernández jaunak 150 euroko zenbatekoa ordainduko du hilean seme-alaba bakoitzeko –seme-alaba adingabeen mantenu-pentsio gisa, seme-alabak adinez nagusi eta ekonomikoki burujabe izan arte–. Zenbateko hori urte bakoitzeko lehen hilabetean eguneratuko da, bizi-kostuaren indize orokorrek izandako igoeren arabera eta Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak emandako datuak oinarritzat hartuta. Zenbateko hori eskudirutan ordainduko da, edo Izaguirre andreak adierazitako kontu korrontean sartu, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunetan.

Seme-alaba komunek eragindako aparteko osasun-gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Osasun-gastutzat ulertzen dira gizarte segurantzak estaltzen ez dituenak; ortodontzia gastuak sartuko dira, betiere.

Jatorri akademikoa dutenak, eta horiek egiteko bi gurasoen adostasunik ez badago, horiek egiteko erabakia hartu duenak ordainduko ditu, betiere gastua sortzen bada, salbu eta ezinbestekoak eta beharrezkoak direnak. Desadostasunik egonez gero, dagokion erabaki judizialak zehaztuko du. Azken gastu horien artean, eta adibide gisa, errefortzu-eskolak adierazten dira, umeek eskola-errendimenduan izan ditzaketen arazoak direla-eta. Erreklamatutako gastuak behar bezala justifikatu behar dira.

Ez da hartzen kostuei buruzko erabakirik.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei. Egin bedi horren lekukotza, autoei eransteko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko urriaren bederatzian.

Jose Alberto Garcia Hernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala