Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2572

EDIKTUA, 241/2018 apelazio-errekurtsoko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 241/2018 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000.

Alderdi apelatzailea: Maria del Carmen Gimber Tabares.

Alderdi apelatua eta apelatua: Caixabank SA eta Oscar Tomas Villa.

Judizioa: 241/2018 prozedura arrunta.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau dio:

EPAITZA

Ezesten dugu Llama Díaz de Cerio prokuradoreak María del Carmen Gimber Tabaresen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, erroilu honi dagokion 70/2017 judizio arruntaren autoetan, 2017ko urriaren 25ean emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, ebazpen hori berresten dugu, eta alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu gora jotze honetako kostuak.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen horren aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada,eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 0. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki da ediktu hau EHAAn argitaratzea, epaia Oscar Tomás Villari jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala