Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2571

IRAGARKIA, 331/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 331/2019.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Noiz jarri den: 2019-05-06.

Errekurtsogilea: Ospitaleko Farmaziako Espainiako Elkartea.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Osasun Sailaren 29/2019 Dekretua, 2019-02-26koa (2019-03-05eko EHAA, 45. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonentzako egoitzetako farmazia-zerbitzuei eta sendagai-biltegiei buruzkoa.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala