Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2019ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2569

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietateari baimena berritzen baitzaio profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko.

AURREKARIAK

Bat.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren bidez, Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietatea industria-galdarako operadoreen espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortu zen.

Bi.– 2019ko maiatzaren 13an, Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietatearen ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, espezialitate berean.

Hiru.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:

Entitatea identifikatzeko datuak. Entitatearen egoitza: Egaña kalea 17, 5. solairua, 2-3. departamentuak – 48010 Bilbao.

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.

Afonvi (Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya) elkarteak Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozetateari Bilboko Jon Arrospide kaleko 14ko instalazioak laga izana egiaztatzen duen lankidetza-ziurtagiria, ikastaroak emateko.

Lau.– 2019ko maiatzaren 13an, Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietateak egindako eskabidea dela-eta, Industria eta Energia Administrazioko teknikariak aldeko txostena eman zuen erakundearen baimena berritzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da eskabide hau ebazteko eskuduna, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA). Artikulu hori loturik dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluarekin.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietateak badauzka aipatutako dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen kreditaziorako jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta, oro har, eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Factor 4 Ingenieros Consultores SL sozietateari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate honetan:

Industria-galdarako operadorea.

2.– Erakunde honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamendukoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 14a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala