Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2019ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2464

EDIKTUA, 95/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 95/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2019ko martxoaren 28an, zeinak amaiera eman baitio prozesuari. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu diren 95/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatuta bideratu da, «Medius Collection, S.L.» sozietatea ordezkatuz, M.ª Luisa González Andraderen aurka.

EPAITZA

Partez baiesten dut Michal Lukasz Imiolek-ek «Medius Collection, S.L.» sozietatea ordezkatuz eta diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako hitzezko judizioaren demanda, M.ª Luisa González Andraderen aurkakoa.

M.ª Luisa González Andrade kondenatzen dut «Medius Collection, S.L.» sozietateari hauek ordaintzera: 124,02 euro, eta PZLko 576. artikuluan ezarritako interesak, baldin eta beharrezkoa bada epaia betearaztea.

Marisa Gonzalez Andrade demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala