
95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2440
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente bat ireki dela Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran.
Ezinezkoa izan da aipatutako espedientea hasteko erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea du egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako proba bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 2a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.
RSS