
95. zk., 2019ko maiatzaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2438
EDIKTUA, 86/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 86/2019 hitzezko judizioa.
Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, jakinarazten dut:
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2019ko maiatzaren 10ean; hauek dira haren idazpurua eta xedapenak:
Ikusi dira 86/2019 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, BK Consulting Abogados & Asesores SAk eskatuta, Izquierdo prokuradoreak ordezkatuta eta Fraile letratuak lagunduta, Rotas de Cañas Gasteiz SLren aurka, zeina auzi-ihesean baita.
EPAITZA
Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko BK Consulting Abogados & Asesores SAk aurkeztutako demanda, Izquierdo prokuradoreak ordezkatuta eta Fraile letratuak lagunduta, Rotas de Cañas Gasteiz SLren aurka, zeina auzi-ihesean baita, eta alderdi demandatzaileari ordaindutakoa,
Rotas de Cañas Gasteiz SL kondenatzen dut BK Consulting Abogados & Asesores SAri 3.323,79 euro ordaintzera, gehi 2018ko ekainaren 19tik ebazpen honen egunera arte zenbateko horrek sortutako 3/2004 Legearen 7.2 artikuluko interesak, hargatik eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Cañas Rotas demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean, eta bertan ezagutu ahal izango du ebazpena osorik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS