Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2416

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Euskotreneko autobusentzako ordezko piezen horniketa kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10027512.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko autobusentzako ordezko piezen horniketa kontratatzea.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 3 urte, urtebeteko bi luzapeneko aukerarekin. Kontratua amaitua geratuko da, baldin eta amaitutzat ematen bada Euskotrenek dagokion Aldundiarekin duen kontzesio-kontratua.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

470.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) lehiaketa honen lizitazioaren urteko gehieneko aurrekontua. Honako lote hauetan bananduta:

a) I. lotea – Bizkaia Autobuses-en lurraldea (Leioa autobus parkea), 220.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.

b) II. lotea – Gipuzkoa Autobuses-en lurraldea (Zumaia autobus parkea), 250.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.

2.820.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) kontratuaren aurreikusitako balioa, argitalpen ondorioetarako, lote guztiak, luzapen eta hedapen posibleak sartuta.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

I. LOTEA: REPUESTOS SADAR SL

Marka bakoitzerako eta artikuluen talde bakoitzerako ezarritako deskontuen ehunekoak eransten dira:

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Volvo: % 7,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Scania: % 7,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Iveco: % 20,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Mercedes: % 5,00.

Benetan egindako horniketak bakarrik fakturatuko dira, aurretiaz eskatuta eta onartuta, urteko 220.000,00 euroko gehieneko aurrekonturaino.

II. LOTEA: REPUESTOS SADAR SL

Marka bakoitzerako eta artikuluen talde bakoitzerako ezarritako deskontuen ehunekoak eransten dira:

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Volvo: % 7,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Scania: % 7,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Iveco: % 20,00.

– % ehunekoa jatorrizko piezen deskontua, Mercedes: % 5,00.

Benetan egindako horniketak bakarrik fakturatuko dira, aurretiaz eskatuta eta onartuta, urteko 250.000,00 euroko gehieneko aurrekonturaino.

Kontratuaren indarraldian zehar, lote bakoitzeko urteko gehieneko aurrekontua gehienez % 20 zabaltzeko aukera gordetzen du Euskotrenek beretzat, kontuan hartuta ez dauden konponketei aurre egiteko.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 9a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala