Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2414

EDIKTUA, 2019ko apirilaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 14317 zehapen-ebazpenaren gaineko huts-zuzenketa.

Ezinezkoa izan zen prozedurak zuzenean jakinaraztea, eta, hortaz, ediktu bat argitaratu zen 2018ko apirilaren 6ko BOEn (84. zk.), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ediktu horretan gaizki egon zen adierazita zenbateko zorra zeukan eranskineko enpresak. Gainera, adierazitako espedientea dela eta, Administrazioarekiko zorraren zenbateko zuzena ordainduta dago. Beraz, jakitera emateko eta behar diren ondorioetarako, jasota utzi da enpresa horrek ez duela zor aipatutako zor horren zenbateko bat bera ere 143/40751/17erreferentziako espedientearen aurka, non aipatutako enpresa hori erantzule solidarioa baitzen; izan ere, 2018-03-09an ordaindu zen.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala