
94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2410
IRAGARKIA, administrazioarekiko 195/2019 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2019ko urtarrilaren 22ko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 195/2019 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindu horrek ezesten du ikus-entzunezko lurreko irrati digitalaren lizentziak emateko deialdia egiteko eskaera ukatzen zuen 2018ko azaroaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS