
94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2407
IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 2koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzko dokumentazio-errekerimendua jakinarazten duena. Ebazpen horrek unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzetarako 2017-2018 ikasturteko deialdia ebazten du.
Aipatutako dokumentazio-errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari edo haren ordezkariei jakinarazten zaie jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi ahal izateko, haren espedienteari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazten da, halaber, interesedunak eskuragarri duela errekerimenduari buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 2a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS