Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2395

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2017ko uztailaren 26ko EHAAn argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Agindua. Horren bidez, dei egiten zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2017an jarduerak egiten bazituzten irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko.

2017ko urriaren 26an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez dei egiten zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2017an jarduerak egiten bazituzten irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko (2017ko uztailaren 19ko EHAA, 141. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala