
94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2394
AGINDUA, 2019ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019ko apirilaren 12ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, sailburu beraren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuetarako deialdiak egin ziren. Agindu horren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, sailburu beraren 2019ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, aipatutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitaratzen da.
Agindu honen bitartez aldatzen dira izendatutako bi epaimahaietako buruak; parte hartzea eragozten duten gorabeherengatik eta, antzemandako akatsagatik, epaimahai bat baino gehiagotan egoteagatik.
Horren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondorengo terminoetan aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 12ko Agindua (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko, sailburu beraren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitaratzen da):
I. eranskinean, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan, 2019/2061 (44/15) eta 2019/2061 (15/44) orrietan, Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza espezialitateko A029 epaimahaiburu titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:
«Olivares Bilbao, Jon»
Hau esan behar du:
«Solaun Santamaría, Rakel»
I. eranskinean, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan, 2019/2061 (44/17) eta 2019/2061 (17/44) orrietan, Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza espezialitateko A032 epaimahaiburu titularra izendatzeko, ondorengoa esaten duen tokian:
«Montoya Pérez, María Isabel»
Hau esan behar du:
«López Domínguez, Esther»
Bigarrena.– Agindu honetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.
Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS