Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2019ko maiatzaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2389

146/2019 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez honako lanpostu hau lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita: Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako atalburua, Kirurgia Ortopediko eta Segurtasun Klinikoko arloan.

Donostialdea ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako atal sanitarioko buru (Kirurgia Ortopediko eta Segurtasun Klinikoko arloa) lanpostua hutsik egonik, Zuzendaritza Gerentzia honek deialdi publikoa iragartzea erabaki du, lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura hori honako arau hauetan jasotakoaren arabera egin da: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 28. artikuluko 8. atala (hirugarren arau komuna); 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, I. eranskina, Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituena; 55/03 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko pertsonalaren Estatutu Markoa (hamalaugarren xedapen gehigarria); Enplegatu Publikoaren Estatutu Markoaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua (79. artikulua); eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Zuzendaritza Medikoaren esanetara, eta Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako zerbitzuburuarekin elkarlanean, ondoko eginkizunez arduratuko da:

– Zerbitzuko atal kirurgikoaren helburu asistentzial eta ez asistentzialak proposatu.

– Zerbitzuko Kirurgia Ortopedikoa Antolatu.

– Programatutako jarduera kirurgikoaren aspektu klinikoak koordinatu.

– Kudeaketa klinikoan, ezagutzaren kudeaketan eta taldeen kudeaketan zerbitzuburuarekin elkarlanean aritu.

– Belauneko eta aldakako protesien prozesuen kudeaketan elkarlanean aritu.

– Koordinazioa eta sustapena arlo hauetan: Segurtasun Klinikoan, kontsultan ematen den asistentzia arloan, ospitalizazioan eta, bereziki, Bloke Kirurgikoan.

– Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako zerbitzuko infekzio nosokomiala zaindu eta aurkako neurriak koordinatu.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratadun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko erakunde Sanitarioetan eta zerbitzu egoeran egotea A1 lanbide kategorian; edo, kategoria berean lanpostua erreserban edukitzeko eskubidea duen egoera administratiboan egotea.

b) Medikuntzan lizentziatura edukitzea, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako espezialitatean.

c) Gutxieneko 3 urteko lan-esperientzia, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako espezialitatean.

Bigarrena.– Merituen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen baremoaren arabera egingo da.

Fase hauek izango ditu:

I.– Memoria-proiektu eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

II.– Beste meritu batzuk (gehienez, 30 puntu).

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 Donostia), Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun balioduneko epean.

Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Interesdunek Osakidetza - Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 Donostia), bertan datu pertsonalak idatziko dituzte, eta curriculum vitaea atxikiko dute. Dokumentazioa horrela aurkeztuko dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopiak konpultsatua.

b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua: Medikuntza lizentziatura Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako espezialitatean.

d) Egindako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiria eguneratuta, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.

e) Bete nahi den Zerbitzuko kudeaketari buruzko memoria-proiektua.

f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea, CV aplikazio informatikoan behar bezala egiaztatuta dauden alderdiak; dena den, izangaiak eskabidean adierazi behar du hori horrela dela.

Laugarrena.– Onartu eta baztertuen zerrenda.

Izena emateko epea amaitzen denean, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak, ebazpen bidez, behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuko du; era berean, dagokionean, baztertu izanaren arrazoiak azalduko ditu. Ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, eta behin betiko bihurtuko da baztertutako izangairik ez baldin badago.

Erreklamazioak aurkezteko hamar egun baliodun izango dira, ebazpena argitaratzen den biharamunetik hasita.

Baztertzeko arrazoia konpondu litekeen egoera batek sortu badu, behin-behineko zerrendaren argitaratzean, interesdunei errekerimendua egingo zaie erreklamazioa aurkezteko epe berean zuzenketa egiteko. Errekerimendu horretan adieraziko zaie adierazitako akats horien zuzenketa egiten ez bada, prozesutik kanpo gertuko direla.

Aipaturiko epe iraganda, behin betiko zerrenda argitaratuko da Donostialdea ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez. Eta dokumentu hau Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa zuzendu dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan jasotzen duenaren arabera (urriaren 2ko BOE, 236. zk.).

Bosgarrena.– Balorazio Batzordea.

Izendapena eta eraketa

Izangaien behin betiko ebazpena onartu eta argitaratuta, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak izendatuko ditu ebazpen bidez Balorazio Batzordearen kideak; gutxienez, kudeaketa-proiektuak aurkezteko data baino hamar egun lehenago. Ebazpen hori Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da, eta gora jotzeko errekurtsoaren bidez erreklamazioa jarri ahalko zaio. Batzordearen eraketa hau izango da:

– Lehendakaria: zerbitzu erakundearen zuzendari medikoa.

– Zerbitzu erakundearen zuzendariorde medikoa.

– Idazkaria: Erakundeko pertsonaleko zuzendaria.

– Hiru kide. Bat IVAPek izendatua hautagaiei eskatutako titulu eta espezialitatea duena, eta finkoa, estatutupeko, funtzionario edo lan kontratuduna, kategoria berean edo goragokoan.

Batzorderako izendatu den titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, titularrek bete behar dituzten baldintzak berberak bete beharko dituzte. Erakundean ordezkapena egiteko behar den lanpostu hori ez badago edo hutsik badago, izendatu ahal izango da Osakidetzako beste zerbitzu erakunde bateko baliokidea.

Batzordeko kideen parte hartzeak izaera indibiduala izango du, eta jardueran independenteak izango dira, diskrezionaltasun teknikoaren babesean jokatuko dute; betiere, zuzenbideak ezartzen dituen mugen baitan.

Parte ez hartzea eta errefusatzea

Batzordekideek parte hartzeari uko egingo diote, eta izendatu dituen arduradunari jakinaraziko diote kasu hauetan: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak jasotzen dituen egoerak (urriaren 2ko BOE, 236. zk.).

Egoera horietan interesatuek errefusatzea eska dezakete edozein momentutan, aipaturiko legearen 24 artikuluan jasotakoaren arabera.

Arauak

Batzordeak autonomia funtzional osoa izango du, prozeduraren legaltasuna zainduko du, eta beronen objetibotasuna ziurtatzeko ardura izango du. Oinarri hauetan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta irizpideak ezarriko ditu oinarrietan jaso ez diren eta gerta daitezkeen egoeretarako.

Batzordeak 40/2015 Legearen 15etik 20ra bitarteko artikuluen arabera jokatuko du.

Akordio guztiak botoen gehiengoaren bidez onartuko dira.

Batzordekide guztiek hitza eta botoa izango dute.

Batzordearen sesioetan akta egingo da. Bertan jasoko dira: izangaien izen-abizenak, baremazio irizpideak, merituen atal bakoitzean emandako puntuazioa eta guztira emandako puntuazioa.

Seigarrena.– Lehiaketaren atalak.

Lehiaketak hiru fase izango ditu eta honako hauek baloratuko dira: memoria-proiektua eta defentsa, bestelako merituak eta euskararen ezagutza.

1.– Memoria-proiektua eta defentsa.

Izangaiei banaka deituko zaie gutxienez hamar egun lehenago, eta adieraziko zaie probaren data, lekua eta ordua.

Era berean, deialdia Osakidetzaren webgunean argitaratuko da jakinarazteko.

Izangaiek prestatutako proiektua azalduko dute, eta batzordeko kideek egindako galderei erantzungo diete. Prozesu horrek izaera publikoa izango du.

Batzordekide bakoitzak bakarka baloratuko du proiektua eta honen azalpen publikoa, baremoaren 1 atalean jasotakoaren arabera. Beharrezkoa izango da fase honetan gutxienez 15 puntu lortzea.

2.– Bestelako merituen balorazioa.

Behar den epean eta moduan aurkezturiko merituak baloratuko ditu Batzordeak eta dokumentazioari buruzko azalpenak eskatu ahal izango ditu.

Ez dira baloratuko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen behar den moduan aurkeztu eta egiaztatu ez diren merituak.

Balorazioa merituen Baremoaren 2. apartatuan jasotakoaren arabera egingo da.

3.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen dute arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Akta eta izendapen proposamena.

Aktak zehaztasunez jasoko du hautagai bakoitzari baremazioaren atal bakoitzean emandako puntuazioa eta lortutako azken puntuazio orokorra.

Oharpen labur baten bidez jasoko dira Memoria-proiektua baloratzeko aintzat hartu diren irizpideak eta gainerako atal bakoitzari emandako puntuazio zehatza.

Hautagaien artean berdinketarik badago, lehentasuna emango zaie emakumeei, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (martxoaren 2ko EHAA, 42. zk.) 20.4 artikuluan jasotakoa aintzat hartuta.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, puntuazio altuena (atal guztietan eta dagokion hurrenkeran) lortu duen hautagaiaren alde ebatziko da:

1.– Kudeaketarako Memoria-proiektua eta azalpen publikoa.

2.– Bestelako merituak.

3.– Euskara.

Horrela ere argitzen ez bada, dagokion lanbide kidegoan lan-egun gehien egin duen hautagaiaren alde ebatziko da.

Azkenik, bestelako irizpideren bat beharko balitz, lehenagoko jaiotze data duenaren alde jokatuko litzateke.

Lanpostua lortzeko puntuazio minimoa 33koa izango da, prozesuan lortu litekeen puntuazioaren erdia, hain zuzen ere; horietako 15 puntuk, derrigorrez, memoria-proiektua eta honen defentsatik lortutakoak izan beharko dute (atal honetan lortu litekeenaren erdia).

Aktak jasoko du Balorazio Batzordearen puntuazio altuena lortu duen hautagaiaren aldeko proposamena.

Zazpigarrena.– Prozeduraren ebazpena.

Batzordeak Donostialdea ESIko zuzendari gerenteari helaraziko dio puntuaziorik altuena izan duen izangaia izendatzeko proposamena; era berean, bertan jasoko dira batzordekide guztien sinadurak eta izangai bakoitzak lortutako puntuazio zehatza atalka.

Aipaturiko proposamena Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Donostialdea ESIko Zuzendaritza Gerentziak ebazpena egingo du izangaia izendatzeko; hautagaiak ukoa egingo balu, zerrendan puntuaziorik altuena duen hurrengo izangaia izendatu ahal izango litzateke; betiere, eskatutako gutxieneko puntu kopurua berdindu edo gainditu badu.

Donostialdea ESIak, dagokion prozedura fasean, egoera hauetan deialdia bete gabe utz dezake:

– Izangairik aurkeztu ez bada.

– Izangaiek ez badute baldintzarik betetzen.

– Izangaiek ez badute gutxiengo puntuazioa lortu.

Zuzendaritza Gerentziako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da izangairen bat izendatuz edo hutsik geratzen dela adieraziz; dagokionean, interesdunari ere jakinaraziko zaio.

Honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek jasotakoaren arabera, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Zortzigarrena.– Esleipenaren ondorioak.

Atalburu lanpostua aldi baterako izendapenez beteko da eta lau urteko iraupena izango du. Izendapena luzatu ahal izango da honakoan jasotakoaren arabera: ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua (Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Hirugarren Araua, uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.).

Izendatutako langileak berak utziko du lanpostua epea betetzen denean luzapen egoeraren bat gertatu ezean. Luzatzekotan, aipaturiko 8/1997 Legeak ezartzen duen kide anitzeko organoaren ebaluazio prozeduraren arabera egingo da luzapena.

Halaber, izendatutakoa lekuz aldatu ahal izango da epea amaitu baino lehen, aurrez kontraesaneko espedientea eginda, eta 8/1997 Legearen 28. artikuluak, 6. atalean (hirugarren araua) leku aldatzeak egiteko aurreikusitakoa kontuan hartuta.

Kargu uzte arruntak edo lanpostutik mugiarazteak beste lanpostu baterako lekualdatzea eragingo du. Egoera honetan interesatuak jatorrizko kategorian zeuzkan baldintzak gordeko dira.

Bederatzigarrena.– Publizitatea.

Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Osakidetzaren webgunean eta zerbitzu erakundeetako intranetetan.

Hornikuntza prozeduran onartzen diren ebazpenak Osakidetzaren webgunean argitaratuko dira.

Aukeratutako izangaiaren izendapenaren ebazpena edo lanpostua hutsik geratzen dela dioena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, zazpigarren oinarrian jasotakoaren arabera.

Hamargarrena.– Errekurtsoak.

39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan jasotakoaren arabera, ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Izapide hori egiteko, hilabeteko epea egongo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2019ko otsailaren 18a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea,
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa)

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.

ERANSKINA
BAREMOAK ETA MEREZIMENDUAK

Merezimenduak hiru faseren arabera baloratuko dira:

1.– Proiektua eta proiektuaren defentsa (gehienez, 30 puntu)

Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atalaren (Kirurgia Ortopediko eta Segurtasun Klinikoko arloa) antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektuaren azalpen publikoa Balorazio Batzordearen aurrean eta batzordeko kideek izangaiari egindako galderei erantzutea.

Fase honetako puntuazioa bi atal hauetan banatzen da:

a) Aurkeztutako kudeaketarako memoria-proiektuaren edukien balorazioa (gehienez, 15 puntu)

Kudeaketarako memoria-proiektuak hiru atal hauek behintzat garatu beharko ditu:

a.1.– Antolakuntza eta kudeaketa atala:

Zerbitzuaren organigrama eta funtzioak zehaztuta: burutza lanpostua eta atxikitako gainerako lanpostuak.

Erakunde bereko beste zerbitzu batzuekin duen harremana.

Burutzaren kudeaketa-plana: antolakuntza helburuak finkatu, hobetzeko eremuak identifikatu eta aztertu, eta hobekuntzak bideratzeko neurriak zehaztu. Honekin batera baliabide materialak, ekonomikoak eta atxikitako giza baliabideak kudeatzeko plan edo konpromiso efizientea.

a.2.– Atal asistentziala:

Eskainiko diren zerbitzu asistentzialen deskribapena.

Halaber, helburu eta adierazleak ezarriko dira, eta jarraipen eta ebaluazio jarraitua egiteko sistema bat.

a.3.– Irakaskuntza:

Ataleko irakaskuntzaren planifikazioa.

b) Balorazio Batzordearen aurrean azalpen publikoa (gehienez, 15 puntu)

Memoria-proiektuaren azalpen publikoa ebaluatzeko, kontuan hartuko da, argitasuna eta laburtzeko gaitasuna, baita alderdirik garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.

Aktan jasota geratuko da batzordekide bakoitzak izangai bakoitzari esleitutako baremazioaren arrazoia.

2.– Bestelakoak (gehienez, 30 puntu):

Puntuazioa honela banatuko da:

– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Administrazio publiko sanitarioetan zuzendaritzako kide gisa, edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Lan-esperientzia gisa kontuan hartuko dira Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, kredituko 0,1000 puntuazioa emango da.

– Kudeaketaren arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

20-30 ordu: 0,2000 puntu.

31-50 ordu: 0,3000 puntu.

51-100 ordu: 0,4000 puntu.

101-200 ordu: 0,5000 puntu.

200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Baloratuko dira erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta ziurtatutako ikastaroak, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere; betiere, titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

20-30 ordu: 0,2000 puntu.

31-50 ordu: 0,3000 puntu.

51-100 ordu: 0,4000 puntu.

101-200 ordu: 0,5000 puntu.

200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Baloratuko dira erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta ziurtatutako ikastaroak, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere; betiere, titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

Doktorea: 3,0000 puntu.

Cum laude doktorea: 4,0000 puntu.

Gradu ondoko masterra: 2,0000 puntu.

Unibertsitate-aditua edo- espezialista: 1,0000 puntu.

Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetako diploma: 1,0000 puntu.

Doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.

Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, Cum laude doktore titulua, Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuetako diploma.

– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu,

Estatuko txosten bakoitzeko: 1,0000 puntu,

Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu,

Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu,

Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu,

Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1,0000 puntu,

Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu,

Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu,

Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu,

Argitalpen bakoitzeko (Iehenengo egilea): 1,0000 puntu,

Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu,

Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2,0000 puntu,

Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1,0000 puntu,

Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu,

Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu,

Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu,

– Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 3 puntu)

Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu,

Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu,

Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu,

Egoiliarren irakaskuntzarako tutore egiaztatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu,

Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,0500 puntu,

3.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu)

Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera baloratuko da.


Azterketa dokumentala