Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2358

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Euskotreneko barneko edo kanpoko langileak hautatzeko kudeaketa-zerbitzua kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10027526.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko barneko edo kanpoko langileak hautatzeko kudeaketa-zerbitzua kontratatzea.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko beste bi luzapeneneko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

– 400.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua.

– 800.000,00 eurokoa da (BEZik gabe) kontratuaren balio zenbatetsia, argitalpen ondorioetarako.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena: banakako prezio hauek esleitzen zaizkio Tea Cegos SA enpresari.

– Prozesu guztia: prezioa, finalean ez dagoen parte-hartzaileko: 49,00 euro.

– Prozesu guztia: prezioa, finalean dagoen parte-hartzaileko (elkarrizketa pertsonala barne): 195,00 euro.

– Prozesu murriztua: prezioa, finalean ez dagoen parte-hartzaileko edo finalean dagoena elkarrizketa pertsonalik gabe: 39,50 euro.

– Prozesu murriztua: prezioa, finalean dagoen pertsona parte-hartzaileko (elkarrizketa pertsonala barne): 145,00 euro.

Benetan egindako zerbitzuak bakarrik fakturatuko dira, aurretiaz eskatuta eta onartuta, urteko 200.000,00 euroko gehieneko aurrekonturaino.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 9a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala