
92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2353
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumoko SAN-20A001-26-2019 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ondorioz, jakitera ematen da 2019ko martxoaren 27an erabaki dela Emilio Asun Arrandegia SLren aurkako zehapen-espediente bat hastea, ustez kontsumo arloko arau-hausteak egin izanagatik.
Legezko ohartarazpenak: hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztergai izango da Kontsumobideren Donostiako bulegoan (Easo kalea 10).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
RSS