Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2350

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 744/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 744/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Aicha Dallahi Cori.

Abokatua: Maialen Ortiz de Urbina Vicente.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Ahmen Salem Nah.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-13an. Hona hemen goiburua, hitzez hitz:

66/2019 EPAIA.

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko otsailaren hamahiruan.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 744/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Aicha Dalahi Cori, demandatzailea, Carranceja Díez prokuradorearekin; eta bestetik, Ahmen Salem Nah demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du:

Ahmen Salem Nah demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala