Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2346

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 752/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (adostasunik gabe) 752/2017.

Alderdi demandatzailea: Verika Sarah Perez Velasquez.

Alderdi demandatua: Jonny Alexander Palomo Mejia.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko (familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 752/2017 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko 88/18 epaia eman baita 2019-03-25ean; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau argitaratzea, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala