Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2345

EDIKTUA, 245/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Hitzezko judizioa 245/2018.

Demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua:

Prokuradorea:

Demandatua: Anabel Legaz Canflanca.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-03-28an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Demanda osorik baiesten dut, eta, horrenbestez, Ana Legaz Canflanca kondenatzen dut Medius Collection SLri 955,10 euro ordaintzera, bai eta demanda aurkeztu zen egunetik sortutako legezko interesak ere. Auzialdi honetako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Anabel Legaz Canflanca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen –Pzlb– 497.2 artikulua).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du aurkeztu errekurtsorik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bergara (Gipuzkoa), 2019ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala