Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2343

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2019ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiaren hautaketa-batzordea».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2017ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiaren hautaketa-batzordea. Ebazpen hori 2019ko otsailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 36. zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2019/899 (1/1) orrialdean,

Honela dio:

«Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduak deialdia egiten du euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzetarako (urriaren 26ko EHAA, 207. zenbakia). Agindu horren 13. artikuluaren arabera, ebaluazioaren emaitzak hautaketa-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu ere izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena».

Baina honela esan behar du:

«Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 24ko Aginduak deialdia egiten du euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzetarako (uztailaren 31eko EHAA, 146. zenbakia). Agindu horren 13. artikuluaren arabera, ebaluazioaren emaitzak hautaketa-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu ere izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena».

Euskarazko bertsioan, 2019/899 (1/1) orrialdean,

Honela dio:

«Ebazpena, 2017ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiaren hautaketa-batzordea».

Baina honela esan behar du:

«Ebazpena, 2019ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiaren hautaketa-batzordea».


Azterketa dokumentala