Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2019ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2331

106/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen da José Antonio Gallego Sánchez jauna erakunde horretako Urologiako osasun-zerbitzuko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 23ko 97/2018 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIko Urologiako osasun-zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau 2018ko urriaren 29ko EHAAn, 2018ko azaroaren 6ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian, argitaratu zen.

2.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eskabidea aurkezteko. Epea 2018ko azaroaren 27an amaitu zen.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2017ko abenduaren 17an).

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2019ko urtarrilaren 2an), bat bera ere aurkeztu ez denez, behin betiko zerrendak onartzen dira 2019ko urtarrilaren 3an, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzaren web-orrian argitaratu ziren, 2019ko urtarrilaren 4an. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatu deialdia.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2019ko urtarrilaren 22an), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko urtarrilaren 22an); eta José Antonio Gallego Sánchez jaunak dauzkan ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Urologiako osasun-zerbitzuko buru.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 23ko 97/2018 Ebazpenaren 7. oinarriak dioenez, Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Antonio Gallego Sánchez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Urologiako osasun-zerbitzuko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko otsailaren 1etik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatu den epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraikiz.

Galdakao, 2019ko urtarrilaren 24a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala