Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2019ko maiatzaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2328

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak Zierbenako (Bizkaia) hondakin-uren araztegiko urak lehorretik itsasora isurtzeko eskatu duen baimenaren berrikuspen-espedientea.

Espediente-kodea: RTM-B-2018-0001.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaiko Uren Partzuergoa.

Jarduera: hiriko hondakin-urak araztea.

Jardueraren kokapena: Portu Autonomoa, 48508, Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi Estuarioa.

Isurketa-gunea:

(UTM koordenatuak (ETRS89)): X= 504.105 Y= 4.794.136 Eremua=30

Isurketa-mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (85.000 m3 urtean). Hiriko hondakin-urak amaitu gabeko tratamendua (42.000 m3 urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, 20 egun naturaleko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan (irailaren 23ko EHAA), isurketak kalte egiten diela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2019ko apirilaren 25a.

Jabari Publikoaren Kudeaketako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala