Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2019ko maiatzaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2321

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat. Ebazpen horren bidez, falta astun bat egiteagatik eginkizuna eteteko zigorra ezartzen zaio ertzain bati.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

2.– Halaber, diziplinazko espedientea eskuragarri duzu Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

3.– 2019ko apirilaren 25etik etenda dago Segurtasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 15eko Ebazpena jakinarazteko iraungitze-epea, hala ezarrita baitago, batetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 25.2 artikuluan, eta, bestetik, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluan.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2019ko maiatzaren 2a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala