Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2019ko maiatzaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2319

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumoko SAN-01A001-16-2019 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, jakitera ematen da 2019ko apirilaren 1ean erabaki dela Lola diskotekaren aurkako zehapen-espediente bat hastea, ustez kontsumo arloko arau-hausteak egin izanagatik.

Legezko ohartarazpenak:

15 eguneko epea dago hasiera-erabakia ikusteko, egoki iritzitako nahi beste alegazio, dokumentu edo informazio formulatzeko eta ekartzeko, eta frogaldia ireki dadila eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea aztergai izango da Kontsumobideren Vitoria-Gasteizko bulegoan (Done Jakue hiribidea 11).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 3a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala