Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2019ko maiatzaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2313

EDIKTUA, 2019ko apirilaren 29koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dekretu hauetan jasotako dirulaguntzen agiri-errekerimenduak: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, eta 121/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinen bidez arautzen baitira seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak; eta 177/2010 Dekretua, ekainaren 19koa, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituena.

Ezinezkoa izan da errekerimendu horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako dirulaguntza zehaztu ahal izateko, euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011, Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten diren errekerimenduen testu osoa interesdunen eskura dagoela aipatutako helbidean.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 29a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala