Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2019ko maiatzaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2303

EDIKTUA, 49/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 49/2018 hitzezko judizioko prozeduran, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak 2019-03-27an.

Mayjayby Solano Taylor non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen epai hori irmoa dela, eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka (PZL, 455. artikulua).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala