Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2265

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sestaoko (Bizkaia) Ibarzahara 06 sektoreko hondakin-urak lehorretik itsasora isurtzeko baimena eskatzeko espedientea.

Espediente-kodea: VTM-B-2019-0001.

Eskatzailea: Izeea XXII SL.

Jarduera: eraikuntzak eta bizitzeko ez diren eraikinak.

Jardueraren kokapena: Ibarzaharra 06 Sektorea, Sestao (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. isurketa: Galindo itsasadarra.

Isurketa-gunea [UTM koordenatuak (ETRS89)].

1. isurketa: X= 499.933 ; Y= 4.794.062.

Isurketa-mota eta bolumena: drainatze- eta euri urak.

1. isurketa: 70.685 m3/urtean.

Hori guztia jende orok jakin dezan ematen da argitara iragarkia, hogei eguneko epean (20), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA), isurketak kalteak eragiten dizkiela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala