Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2264

IRAGARKIA, 1217/2017 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazio Auzietako ZULUPean, Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Juan Carlos Fernández Romerok, eta 1217/2017 prozedura laburtuaren bidez izapidetzen ari da, ebazpen honen aurka: 739/2017, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandakoa. Horren bidez ezetsi zen 32/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (32/2017 Ebazpena, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen arduradunarena), hain zuzen ere, ebazpen horrek agintzen zuelako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratzea 1. eta 2. lehentasuneko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen zerrendari eta ordezkapenen zerrendari dagokienez (2014ko aldi baterako kontratazio-zerrendak), lanpostu funtzional hauetan: zerbitzu orokorretako ofizial gidaria, garraio sanitarioko ofizial gidaria eta emergentzietako ibilgailuen ofizial gidaria.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala