Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2260

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 308/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 308/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Esther Arija Mujica.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Everjets Aviaçao Executiva, S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2019-01-09an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Esther Arija Mujica andreak bere izenean eta XXXXX eta XXXXX adin txikiko semeen izenean jarritako demanda, Everjets Aviaçao Executiva, S.A.ren aurkakoa, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 1.200 euro ordaintzera, bai eta interesak ere, adierazitako eran.

Kondenatzen dut Everjets prozedurako kostuak ordaintzera. Ebazpen hau irmoa da, PZLaren 455. artikuluaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Everjets Aviaçao Executiva S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA


Azterketa dokumentala