Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2257

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 460/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Sergio Sabas Sologuestoa, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Fede ematen dut: Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian bideratu da ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 460/2018 prozedura, Daniela Ana Ortiz Fernandezek eskatuta eta Ian Robert Denny-ren aurka. Bada prozedura horretan, epaia eman du Rebeca del Campo Diez epaiteko honetako epaileak, 2019-04-30ean.

Ian Robert Denny demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Eta Ian Robert Denny demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko apirilaren hogeita hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala