Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2252

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 420/2018 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 420/2018 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000.

Errekurtsogilea: Maria Del Carmen Rey Prieto.

Abokatua: Juan Infante Escudero.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Errekurritua: Maria Luisa Prieto Quevedoren jaraunspen jasogabea, Maria Luisa Olga Rey Prieto, Yolanda Rey Prieto eta Oscar Rey Prieto.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-04-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezesten dugu Capelastegui Cristóbal prokuradoreak María del Carmen Rey Prietoren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2017ko maiatzaren 5ean erroilu honi dagokion 437/2015 judizio arruntaren autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, ebazpen hori berresten dugu, eta alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu gora jotze honetako kostuak.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 042018. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Oscar Rey Prieto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko apirilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala