Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2251

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa, HABEko zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2019. ekitaldirako tutorea izendatzeko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCean zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta aipatu Aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEko zuzendariak, 2018ko azaroaren 12ko eta 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Jarraian, 2019ko otsailaren 13ko Ebazpenez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.

Halaber, 2019ko martxoaren 8ko eta apirilaren 30eko Ebazpenez, 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatu zituen.

2019ko deialdietan parte hartzeko matrikulatu daitezkeenen kopuruen aurreikuspenen aurrean C1 mailan tutore gehiago beharko direla ohartuta, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2019. urteko deialdietako probak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eider Carton Virto, 2019ko deialdietarako C1 mailako tutore izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta beraren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2019ko maiatzaren 2a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala