Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2250

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2018ko irailaren 11ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren babesean, 2018-2019 ikasturte osorako euskara-ikastaroengatik (I. eranskina) eta erakundeetako ikaslez osatu eta ikasturte erdiko euskara-ikastaroengatik (II. eranskina), esleitutako dirulaguntzak eta haien onuradunak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2019ko maiatzaren 2a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala