Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2019ko maiatzaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2235

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionario irakasleen arteko 2018-2019ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko-egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren sartu egin dira behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren hainbat gora jotzeko errekurtso onartu izanagatik. Azkenik, egin beharreko aldaketak gehitu dira edo akatsak zuzendu dira lekualdatze-lehiaketan bete beharreko lanpostu hutsetan.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren hogeita zortzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2018ko urriaren 31ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasleen funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. eranskina: destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. eranskina: destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan esleitu zaien Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

III. eranskina: destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. eranskina: destinoa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan esleitu zaien Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

V. eranskina: destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda, ikasturte honetan praktikaldian daudenak.

V. eranskinean esleitutako destinoak emateko, behar izanez gero, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.eus webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberean erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, eta ezetsitako arrazoiak aipatuko dira.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango dituzte, 2019ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2019ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren soberan dauden irakasleek 2019ko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2018ko urriaren 23ko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatutako agiriak (2018ko urriaren 31ko EHAA).

Seigarrena.– Bosgarren xedapenak aipatzen dituen itzuli diren pertsonek zein aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomi Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste Autonomi Elkarteko funtzionarioek, agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (bere eremu mugatua erabiliz –erabiltzaile eta pasahitza–, izapide hori bete beharko du «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2019-2020 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza huts joko dira eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zortzigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala