Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2019ko maiatzaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2232

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitateak zenbait material informatiko eta ikus-entzunezko doan ematekoa.

UPV/EHUko gerentearen 2019ko apirilaren 17an Ebazpena betetzeko, honen bidez argitara ematen da prozedura publikoaren deialdia UPV/EHUk dagoeneko behar ez duen zenbait material informatiko eta ikus-entzunezko doan eskuratzeko.

OINARRIAK

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Organoa: UPV/EHUko Gerentzia. Errektoregoa. Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa.

b) Espedientea tramitatzen duena: Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetza, Ondare Zerbitzua. Telefonoak: 94 601 50 30.

c) Espediente zenbakia: OP 51/19O.

2.– Prozeduraren helburua.

UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren web orrian adierazten den material informatiko eta ikus-entzunezkoa eskuratuko duten erakundeak aukeratzea.

3.– Norentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoan entitatearen egoitza duten legez izandako ikasle elkarte eta ikasleen guraso elkarteak.

4.– Esleipena egiteko prozedura.

Materialak zuzenean esleituko zaizkie baldintza juridiko-ekonomikoen orrian zehaztutako betekizunak betetzen dituzten eskatzaileei, betiere bertan ezarritako prozedurari jarraiki.

5.– Prezioa.

Unibertsitateak doan emango ditu materialak, eta haien truke eskuratzaileek ez diote unibertsitateari inongo ordainik edo zerbitzurik eman beharko.

6.– Eskariak aurkezteko epea.

Hamabost egun baliodun, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

7.– Lehiatzaileen intereseko dokumentazioa.

Baldintza juridiko-ekonomikoen orria UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren web orrian dago.

Leioa, 2019ko apirilaren 29a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala