Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2019ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2199

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea abiarazten baita Galdameseko udal-mugartean kokatutako «Galdames II» izeneko ustiapen-emakidan (12.793 zk.) eta «Galdames II Ampliación» izeneko ustiapen-emakidan (12.807 zk.), C) sekzioaren baliabideak ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berriarentzat eta ingurumen-inpaktuaren azterketarentzat. Proiektu hori Áridos y Canteras del Norte SAk sustatu du, ekainaren 19ko 111/2012 Dekretuari erantzuteko (dekretu haren bidez, Galdameseko Arenaza-I haitzuloa (Bizkaia), monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedientea Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeak agindutakora egokitu zen, eta mugaketa berria, deskribapen berria eta babes araudi berriak ezarri).

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko 6.1 apartatuan eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzen da ustiapen-proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterlana eta espedientearen leheneratze-plana. Hona hemen xehetasunak:

a) Áridos y Canteras del Norte SAk baimena eskatu du eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu bat egikaritzeko «Galdames II» izeneko ustiapen-emakidan (12.793 zk.) eta «Galdames II Ampliación» izeneko ustiapen-emakidan (12.807 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Galdameseko udal-mugartean (Bizkaia).

b) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektu horri, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aipatu artikuluen arabera, eta uste da hori egikaritzeak ez duela ingurumen-eragin nabarmenik izango Europar Batasuneko estatuetan.

c) Eraginpeko honako administrazio publiko eta interesdun hauei egin zaizkie ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren aurreko kontsultak, eta informazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagozkionak ere egingo dira:

– Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Bizkaiko Zuzendariordetza; Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia; Uraren Euskal Agentzia; Bizkaiko Ekologistak Martxan; Galdameseko Udala.

d) Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura ebazteko eskumena.

e) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena izaera loteslea duen izapidetze-egintza bat da, eta haren edukia funtsezko prozeduran sartu beharko da. Kasu honetan, hauxe da: baimena ematea eragin-eremu bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berriari «Galdames II» izeneko ustiapen-emakidan (12.793 zk.) eta «Galdames II Ampliación» izeneko ustiapen-emakidan (12.807 zk.), C) sekzioaren baliabideetarako, Galdameseko udal-mugartean (Bizkaia).

f) Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 13ko Ebazpenaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzei dagokie meategien arloko zenbait gairi buruzko eskumenaz baliatzea. Bada, ebazpen horrekin bat, eta apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuarekin bat, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaria da ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berrietarako baimena ebazteko eskumena duen organoa, eta, ondorioz, baita «Galdames II» izeneko ustiapen-emakidan eta «Galdames II Ampliación» izeneko ustiapen-emakidan, C) sekzioaren eragin-eremu baterako baimena ebazteko ere; eta, behin betiko egintza izanik ere, aurkeztu beharreko errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira haren aurka.

g) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera:

– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Meategien Arloko bulegoetan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, 48010 Bilbao), 09:30etik 13:00era (astelehenetik ostiralera).

– Eusko Jaurlaritzaren web-orri honetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

h) Publiko interesdunaren alegazioak eta oharrak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariari bideratu beharko zaizkio, bera baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Iragarki honen g) apartatuan adierazitako epean egin ahal izango da hori, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.

Bilbao, 2019ko apirilaren 29a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala